2008/11/20
Hirugarren adina eta aisialdia
Hirugarren adina lan-munduko partaide izateari utzi dioten pertsonek osatzen dute. Beraz, denbora-tarte libre asko dute.
Betidanik, zahartzaroa isolamendutzat jo da, atsedena hartu eta eguneroko bizitzako zereginetatik poliki-poliki urruntzen hasteko garai gisa. Dena den, gaur egun badakigu geure buruari baliagarri eta gogotsu eusteak pertsonaren bizi-baldintzen onura dakarrela.
Sasoi horretan, bizitzako beste edozein sasoitan bezala, gozamena eta beste pertsonekin harremana izatea ezinbesteko ezaugarriak ditugu aisialdiaren esparruan. Ariketa fisikoak ere egin egiten dira, neurri txikiagoan bada ere, eta erritmoz zein intentsitatez polikiago. Badira ariketa erlijiotsuen alde egiten dutenak, auzoko elizarekin zer ikusi duten zereginetan parte hartuz. Beste batzuek, aisialdia eta denbora-pasa beren bizimoduaren parte egiten dute (esate baterako klub eta elkarteetara joatea, bidaietan parte hartzea, ikuskizunak jarraitzea), eta badira ere elkarte desberdinen bidez gizarteari zuzendutako ekintzetan parte hartzen dutenak.
Horregatik, eta gizakiaren gaitasunak etengabe garatzeko asmoz, adineko jendeari zuzendutako ekintzak antolatzen dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario