2008/12/11

Bazterketa eta generoa


Alfabetatu gabeko 780 milioi heldutatik, bi heren emakumezkoak dira eta eskolaratu gabeko 70 milioi haurretatik, bi heren neskak dira.
Hala eta guztiz ere, jakinekoa da emakumeen eta nesken hezkuntza sustatzea onuragarria dela, eta ez haientzat bakarrik: produktibitate ekonomikoak gora egiten du, amen eta haurren hilkortasun-tasak behera egiten du, eta etorkizuneko belaunaldien osasunak eta hezkuntzak nabarmen egiten dute hobera.

(Datu hauek El Correo aldizkaritik irakurritako artikulu batetik atarata daude)

Kontsumismoa

Bideo hau kontsumismoari buruz doa eta bertan biztanleriaren kontzientziazio maila handitzen saiatzen da,gai honi buruz hainbat puntu azalduz:definizioaren eztabaida, aztertzeko mailak, ondorioak...



(Bideo hau you tube-n ikusgai duzue, bertatik atarata bait dago)

Gazteen aisialdia

Orain arte egin ditudan iruzkinetan behin baino gehiagotan ageri izan den gai bat aztertu nahiko nuke: gazteen aisialdia. Pertsona guztiekin gertatzen den bezala gazteek ere bakoitzak modu ezberdinean igarotzen du bere aisialdia. Baina, beharbada, gazteriak denbora libre hori igarotzeko modu eta beharrizan konkretu batzuk ere baditu.

Argi dago, topikoetan jausteko gai ezin hobea izan daitekeela gazteen aisialdiarena. Horregatik, sortu nahi dudan eztabaidaren helburua argia da: ahal den neurrian topiko horiek alde batera utzi eta errealitatearen ikuspegi ahalik eta zehatzena islatzea guztion artean.

Zenbat aldiz entzun dugu gazteriak ez dakiela bere aisialdiaz gozatzen? Topikoa ala egia da? Zer ote da ba aisialdiaz gozatzen jakitea? Askok diote, gizarte baten bizi kalitateak lotura zuzena daukala aisialdiaren kalitatearekin.

Bolumen handiko birziklapena


Hondakin solidoen artean handienak etxe-tresna elektrikoak eta altzariak izan ohi dira. Kasu askotan, batzuentzat hondakin bihurtu denak nahikoa ditu konponketa txiki batzuk, beste batzuentzat baliagarri izateko; edo hondakin horiei bestelako etekinen bat ateratzea posible da; eta, batzuetan, beharrezkoa da hondakin horiei tratamendu berezi bat ematea, poluitu nahi ez bada behintzat. Horretaz guztiaz arduratzen da duela hilabete batzuetatik Bizkaiko Berziklatu sozietatea.
(Nik egindako hausnarketa pertsonala)

2008/12/04

Kapitalismoaren berreraikitzea

Hurrengo azaroaren 15ean, Munduko estatu boteretsuenen eta garatzeko bidean dagoeneen arteko bilerarako deialdia egin da. Bileraren helburua "kapitalismoa berreraikitzea" da. Ekonomia ezerreal baten sorreran eta herrien ordainketan fundatutako etekinekin kapitalistek haien boltxikoak bete izan dituzte luzaroan. Orain krisia merkatuetara iritsi denean, gobernuek haien gehiegikeria ordaintzeko Estatuen parte hartzea erabaki dute.

Botereak bilera honetan kapitalismo hobeago baten sorreraren ideia azpimarratu du: bere ondorioak jasaten dituzten pertsonekiko kapitalismo hobeago bat sortzeko, hain zuzen. Hala ere, dena berdin jarraituko duenaren susmoa dago. Kontrol gehiago diote, baina espekulazioaren ekonomiaren eta subprimen kontrako neurririk hartu gabe.

(Datu hauek Gara egunkaritik irakurritako testu batetik atarata dago)

Globalizazioa

Power Point honen bitartez, globalizazioa nahiko zehatz azaltzen da, baita definizioak sortzen dituen eztabaidak, aztertzeko mailak, dituen ondorioak...


Mapa Kontzeptuala


Hona hemen "el educador social en la sociedad de la informacion" testuaren gainean egindako mapa kontzeptuala