2008/11/20

Hirugarren adina eta aisialdia



Hirugarren adina lan-munduko partaide izateari utzi dioten pertsonek osatzen dute. Beraz, denbora-tarte libre asko dute.

Betidanik, zahartzaroa isolamendutzat jo da, atsedena hartu eta eguneroko bizitzako zereginetatik poliki-poliki urruntzen hasteko garai gisa. Dena den, gaur egun badakigu geure buruari baliagarri eta gogotsu eusteak pertsonaren bizi-baldintzen onura dakarrela.

Sasoi horretan, bizitzako beste edozein sasoitan bezala, gozamena eta beste pertsonekin harremana izatea ezinbesteko ezaugarriak ditugu aisialdiaren esparruan. Ariketa fisikoak ere egin egiten dira, neurri txikiagoan bada ere, eta erritmoz zein intentsitatez polikiago. Badira ariketa erlijiotsuen alde egiten dutenak, auzoko elizarekin zer ikusi duten zereginetan parte hartuz. Beste batzuek, aisialdia eta denbora-pasa beren bizimoduaren parte egiten dute (esate baterako klub eta elkarteetara joatea, bidaietan parte hartzea, ikuskizunak jarraitzea), eta badira ere elkarte desberdinen bidez gizarteari zuzendutako ekintzetan parte hartzen dutenak.

Horregatik, eta gizakiaren gaitasunak etengabe garatzeko asmoz, adineko jendeari zuzendutako ekintzak antolatzen dira.

Langileen Eskubideak

Tamalez gure herri honetan askotan,dagokigu Giza Eskubideei buruz jardutea. Euskal gatazkaren testuinguruan hainbat, gehiegi, dira pairatzen ditugun bortxaketak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak 60 urte beteko dituen urte honetan.
Gatazkari lotutako errealitatearen larritasuna ukaezina bada ere, eta zorionez gure gizartearen gehiengo handi bat (gero eta handiagoa dena) pertsona guztientzako eskubide guztien aldeko lanarekin konprometituta badago, ezin da ukatu, ezta ere, gure gizartean pairatzen diren Giza Eskubideen kontrako bortxaketak egunero gertatzen ari direla eta klaseen arteko gatazka egunero-egunero azaleratzen da soldatapekoen eta soldata ordaintzaileen artean.

AHT-ari Buruzko Desinformazioa


Egindako iritzi ikerketaren emaitzek erakusten dute jende gehienak ez daukala egitasmoaren inguruko informazio nahikorik, instituzioek emandako informazioa partziala eta interesatua izan dela eta ez dela herritarren parte hartzerako inolako biderik eskaini.
AHT-k zuzenean kaltetuko lituzkeen udalerrietako biztanle gehienek ez daukatela egitasmoaren inguruko informaziorik. Heren batek baino gehiagok ez daki, AHT eraikiko balitz, bere herritik bertatik pasako litzatekeenik ere, eta bostetik batek bakarrik daki zein tokitatik pasako litzatekeen.
Hau dena jakinda, norena da desinformazio honen errua ?

Munduko Euskeraren Erabilera

Elkarren mendekotasuna gero eta handiagoa duen mundu globalizatu honetan, Euskadi ezin da izan bere baitan itxita dagoen herrialde bakartu bat; aitzitik, mundura irekita egon behar du eta, kulturen arteko harremanak bultzatu eta haien alde egiteaz gain, bere berezitasuna erakusi behar du.

Euskara, euskal kulturaren ondare den aldetik, euskal herriaren identitatearen funtsezko elementua da, eta belaunaldiz belaunaldi gugana iritsitako milaka urteko legatua osatzen du. Hori dela eta, euskal gizarteari eta, bereziki, botere publikoei dagokie ondare horri bizirik eusteko erantzukizuna, komunikazio- eta harreman-tresna bezala erabilita, gaur egungo hizkuntza modernoa izan dadin eta etorkizuneko mundu eleaniztunean ateak zabalik izan ditzan.

Helburu nagusi hau izango du: gure inguruko instituzio ospetsuen antzera, euskara eta euskal kultura sustatzea, hedatzea eta kanpora proiektatzea.

Baina etorkizun batean euskarak bizirik iraungo du? Hurrengo bideoan honi buruz parodia bat egiten du.

Etorkin eta Bertako Semeen Eskolatze Eredu Joerak

Arrazoi ezberdinengatik (ekonomikoak, gerrak, jazarpen politikoak eta erlijiosoak...) gero eta nabarmenagoa da etorkinen presentzia Euskal Herrian.

Hizkuntza ereduei erreparatuz, datuok garbi asko adierazten dute ikastetxeetan matrikulatzeko garaian ikasle etorkinek eta "bertakoek" oso era ezberdinean jokatzen dutela. Ikasle etorkinak eskola jakin batzuetara eta A edo G ereduetara bideratzen jarraitzen dute, nahiz eta azken urtean joera hori zertxobait aldatu den Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan. Modu honetako hautaketek etorkizunean izan ditzaketen ondorio kaltegarriak begi-bistakoak dira, joera aldatu ezean ikasle hauek ez baitira euskal hiztunak izango.

Laburbilduz, ikasle etorkinen kopurua eta bilakaera ikusita, argi ikusten da erronka baten aurrean gaudela. Euskal jendartean integratzea helburu izanik, euskal jendarteari dagokio urratsak ematea, eta horretan guztion inplikazioa beharrezkoa izango dugu. Hau guztia bideratzeko bitarteko ugari izan beharko genituzke, baina administrazio ezberdinek egingo al lukete zerbait etorkinengatik, gainontzekoentzat egitera ausartzen ez badira?

krisia Euskal Herrian

Gaur egun jasatzen ari garen finantza krisia ekonomiako beste sektoreetara ere zabaltzen ari da. Herrialde ezberdinetako hainbat agintari politikok (tartean herrialde garatuetakoek) esaten ari zaizkigu ez gehiegi arduratzeko. Baina langile klaseak jasan beharko dituenak ez dira lasai hartzeko kontuak izango. Krisia gainean bait dugu!!!

2008/11/13

Kontaminazioa

Nire aldarrikapena mundu mailako kontaminazioari buruz. Nire iritziz,lurra suntsitzen ari garela iruditzen zait eta mundu mailako nazio eta lurralde garratzitsuenek hau konpontzeko ez dutela ezer egiten ere iruditzen zait, beraiek bait dira gehien kontaminatzen dutenak. Herri garatuetako biztanleek ere arazo honi garrantzia emanez gero, denon artean irtenbideak bilatuko genituzke baina horrretarakko denon inplikazioa beharrezoa dela uste dut. Onartu beharra dago agintariak orain hasi direla konponbideak topatzen baina ez da izango lar berandu?

2008/11/06

Hipotekari aurre egiteko laguntzak

eka


Hipotekaren hileko kuotaren %50 ordaintzeko epea urte bi atzeratzeko aukera eskainiko du Espainiako Gobernuak, Hego Euskal Herrian ere eraginez; Kreditu Ofizialaren Espainiako Institutuak bermatuko ditu ordainketak.

Langabetuek, galerak dituzten edo negozioa itxi behar izan duten autonomoek izango dute aukera —azken biok familia izan behar dute kargu—, beti ere 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen eskatutako 170.000 eurotik beherako mailegua bada. 2011tik aurrera bueltatuko da dirua geratzen diren kuotetan hainbanatuta.

Bestalde, enpresek kontratatutako langabetu bakoitzeko 1.500 euroko hobaria jasoko dute; gainsaria izango dute ikerketaren eta energia berriztagarrien arloetako kontratuek.