Orain arte egin ditudan iruzkinetan behin baino gehiagotan ageri izan den gai bat aztertu nahiko nuke: gazteen aisialdia. Pertsona guztiekin gertatzen den bezala gazteek ere bakoitzak modu ezberdinean igarotzen du bere aisialdia. Baina, beharbada, gazteriak denbora libre hori igarotzeko modu eta beharrizan konkretu batzuk ere baditu.
Argi dago, topikoetan jausteko gai ezin hobea izan daitekeela gazteen aisialdiarena. Horregatik, sortu nahi dudan eztabaidaren helburua argia da: ahal den neurrian topiko horiek alde batera utzi eta errealitatearen ikuspegi ahalik eta zehatzena islatzea guztion artean.
Zenbat aldiz entzun dugu gazteriak ez dakiela bere aisialdiaz gozatzen? Topikoa ala egia da? Zer ote da ba aisialdiaz gozatzen jakitea? Askok diote, gizarte baten bizi kalitateak lotura zuzena daukala aisialdiaren kalitatearekin.
2008/12/11
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario